NOLA LANDU INKLUSIOA GORPUTZ HEZKUNTZAN
GAITASUNETARA HURBILTZEN. PRAKTIKA-ADIBIDEAK
Gaitasunetara hurbiltzen
Denok gara gai edozer gauza egiteko, jarduera fisikoa ere bai; modu batean ez bada, bestelakoan. Horren harira, jarraian azaltzen dira zenbait jarduera fisiko eta haien egokitzapenak, bestelakotasuna duten ikasleek inklusioan parte har dezaten.
Kontuan hartu behar da kirol egokituetan sailkapen berezia erabiltzen dela, kirolaren eta bestelakotasunaren arabera. Nolanahi ere, hemen sailkapen sinpleagoa egin da, dokumentua errazago irakur eta uler dadin; eta ohar orokorrak egin dira, irakasleak gero alda ditzakeenak bere irizpideen eta dituen ikasleen ezaugarrien arabera.
Ikusmen-bestelakotasunean:
Erabat itsua: Ez du ikusten.
Itsu partziala: Zerbait ikus dezake (itzalak, zenbait kolore, alboetakoa, aurrealdekoa...), eta gai da neurrizko abiaduran oztopoei aurre hartzeko.
Bestelakotasun fisikoan eta garun-paralisian:
Gurpil-aulkien erabiltzailea: Gerritik gora mugimendu handiagoa edo txikiagoa eduki dezake; aulkia eskuez mugi dezake –batzuek erraz, beste batzuek ez horrenbeste–. Printzipioz, gurpil-aulkia eskuez erabiltzekoa izango da; baina ikasleak mugimendurik ez badauka, gurpil-aulki elektrikoa erabiliko du ezinbestean –ikasle horrekin muga handiagoak edukiko ditugu, baina beti izango du zeozer egitea (boccia, slaloma, joko egokituak…)–. Boccian, adibidez, batzuek eskua erabil dezakete pilota jaurtitzeko; beste batzuek, aldiz, ezin baitute eskurik erabili, barailaz gidatuko dute pilota.
Aipagarria da kirolean aritzeko erabiltzen diren gurpil-aulkiak bereziak direla, horretan jarduteko berariaz eginak. Kontuan hartu behar dugu, ordea, gure ikasleek gurpil-aulki arrunta edukiko dutela; beraz, ez dira horren arin mugituko eta ezin izango dute egin kirolariek egin ohi duten gauza asko, baina Gorputz Hezkuntzan aritzeko nahikoa izango da.
Oreka-arazoak: Garun-paralisia duten ikasleak, oreka-arazoak dituztenak. Batzuetan ahozko komunikaziorako arazoak ere bai.
Oreka-arazo handiak: Garun-paralisia duten ikasleak, oreka-arazo handiak dituztenak. Besoez heltzeko arazoak dauzkate, edo gorputzaren erdia kaltetuta. Badira makulu batekin edo birekin dabiltzanak ere.
Adimen-bestelakotasunean:
DBHn –3. eta 4. mailan batez ere– ez ohi da izaten adimen-bestelakotasun handia daukan ikaslerik. Dena dela, baten bat suertatuz gero, aintzat hartu behar da zenbait joko ulertzeko arazoak izan ditzaketela.
Sentsibilizazio-jarduerak jolas-jarduerak dira, eta bestelakotasun funtzionala duten pertsonekin nahiz ez dutenekin erabil daitezke; aukera ematen dute parte-hartzaileak jabetu daitezen halako pertsonek nolako mugak eta oztopoak dituzten, eta haien gaitasunak baloratzeko modua ere ematen dute. Jarduera horiek egiten dira bestelakotasun funtzionala dutenen lekuan jartzeko, haiek zer bizi duten sentiarazteko gure ikasleei, “haien praketan sartzeko”, aldi baterako baino ez bada ere.
Sentsibilizazio-jokoak: normalizaziorako bidea
Orientabide didaktikoak
Sentsibilizazio-jarduerak
Kirol egokituak
Garrantzitsua da, batetik, gure ikasleei kirol egokituak ezagutaraztea –bai bestelakotasuna duen ikasleren bat dagoenean, bai ez dagoenean ere–, bestelakotasuna gizartean nabariagoa izan dadin. Bestetik, jarduera egokitzea ezinezkoa zaigunean, edota mugak direla-eta jarduera horretan ikasleak parte hartzea ezinezkoa denean, komeni da taldetxo bat bestelakotasuna duen ikaslearekin aritzea kirol egokituren batean, gainerakoek beste jarduera batzuk lantzen dituzten bitartean.
Adibideak:
Jolas kooperatiboak
Jolas kooperatiboa baliabide ezin hobea da Gorputz Hezkuntzan balioak sustatzeko. Denon parte-hartzea bilatuz, inklusioa lantzen dugu-eta.
Jolas kooperatiboetan, jokalari guztiek elkarri laguntzen diote helburu bat eta bera lortzearren.
Edonor jolas daiteke
Jolasak berak planteatzen duen arazoari irtenbideak bilatzeko jolasten da.
Jolas kooperatiboen adibideak
Joko egokituen
Zenbait adibide
Zapiaren jolasa
Ohiko jokoak eta inklusioan lan egiteko egokitzapenak
Talde-kirolak
Nola egokitu?
Hainbat talde-kiroletan antzeko egokitzapenak egingo ditugu; gero, ikaslearen trebetasunen eta taldearen arabera, irakasleak erabakiko du zein egokitzapen diren egokienak.