NOLA LANDU INKLUSIOA GORPUTZ HEZKUNTZAN
Bestelakotasun funtzionala
Esan dezakegu askotariko gizarte honetan pertsona desberdin asko daudela; bai fisikoki –kanpotik eta barrutik– eta bai intelektualki desberdinak direnak. Azken finean, denok gara desberdinak. Beraz, balia dezagun diferentzia hori eskolan eta hezi ditzagun ikasleak balioetan, gizartea aberasgarriagoa egiteko.
Baina...
Zer da bestelakotasun funtzionala?
Desberdin funtzionatzen duten pertsonak daude (jarduerak egiten dituzte, erlazionatzen dira…), bestelakotasunez dihardutenak (beste era batean, bestela, desberdin). Azken batean, denok funtzionatzen dugu desberdin.
- Bestelakoa: beste era batekoa.
- Bestelakotasuna: desberdintasuna.
Hitz horrekin zera adierazi nahi dute: gehienentzat ohikoa denarekiko desberdina.
- Funtzionala: funtzioari dagokiona.
- Funtzioa: izaki bizidunek eta haien organoek jarduteko duten gaitasuna.
Bestelakotasun funtzionala terminoa errealagoa da, gehienekin konparatuta batzuek modu desberdinean egiten baitituzte zenbait gauza, desberdin funtzionatzen baitute.
Azken finean, denok gara desberdinak. Beraz, balia dezagun diferentzia hori eskolan eta hezi ditzagun ikasleak balioetan, gizartea aberasgarriagoa egiteko.